jueves, 10 de junio de 2010

ETORKIN BAT BIDEAN


Errekaren zurrumurrua behean
zapelaitza zeruan
basoa eta mendia alboan,
aurrez aurre
etorkin bat dator bidean
buru makur eta pentsakor
bere lurraldetik hain urrun
non ikusiko ditu Afrikako oihanak?
non hango hondarrak?
non koloreak?
non usaiak?

Kaixo esan eta agur erantzun dit irribarrrez
nere galdera guztiak itzaliaz,
bera ere, ni bezela
ez da gehiago izango izan zena

Bila zebilena aurkitu duela ematen du
barruan aterpea
eta Euskal Herrian
leku bat bizitzeko.




Lander Laborde
Udaberria 2010